Saturday, September 30, 2006

Suediar ametsa!!!!

Bai goizeko 4ak kasi eta ni hemen, ordenadore aurren, nere momentu polit batetan. 3. eguneko neska ahaztu ezinik nabil oraindik hala ere gaurko gaua berezienetariko bat izan daiteke. Gaurkoan lenten garaian nik hartu det Suediar neska bat ta dantzatzera irten gera. Izan deten lenta bereziena agian... (ziurrena) berotasun momentua berriro ere bere izena galdetu, hitzegin... egia esan oso polita dena. 2 lenta luze izan dira, bukatzerako ez nuen bere izena gogoratzen baina bai nor den. Irribarre gozo batekin agurtu det eta hortxe bukau da dena, baina bueno kapitulo berri baterako nahikoa det, hemendik aurrera ustet ez naizela gehi0 aspertuko lenten garaian. Aupa kuadrila!!!

Thursday, September 28, 2006

Elurra Lulea-n!!!!


Bueno ikaragarria da!!! Urria oraindik ez da iritsi ere egin eta hemen elurra lehen aldiz. Ez da lurrean geratzen baina gauean horrela jarraitu ezkero agian bihar Lulea txuriz jantzita ikusi dezaket lehen aldiz. Guzti honen gauzarik hoberena elurra dela eta gaur party egingo degula ere aste hontako ia egun guztitan bezela (asteartean kale in genun).

Gaurko temperatura, maximoa gaueko 12tan detektatua 6ยบ ziran eta minimoa oraintxe 0.9 harrigarria, justo ni Unitik bueltan neonen eta okerrena oraidnik ez daukadala ez eskularrurik ezta buruantzako txanorik baino bueno... ez dakit baina ustet hemen Udazkena pasa deula o holakon bat baina bueno.

Thursday, September 21, 2006

Berriro ere bueltan


Welcome Dinner: bidean show-ko presentadora (turkiarra) eta guardaespaldasa. (festa ikaragarria) Show-a: Escenario gora igo inglesez hitzegin eta ondoren Atxendere-a gende guztiakin batera.
Ostiraleko afaria: Ni faltan (argazkia ateratzen) eta gendea falta da.


Asteburu bikain honen ondoren... blog-a berriro hartzea okurritu zait. Egia esan gauza berezirik ez.

Ostirala: nere etxean afaria... 17 pertsona elkartu ginan eta bakoitzak janari pixkat ekarrita hortxe ikaragarrizko afaria in genun ogi ta guzti. Frantsesak eta nik mahaian kalitatezko produktuak jarri genitun, nere partetik urdaiazpiko ona, lomoa, salchichoia eta 3 tortilla patata. Frantsesak gazta, txorizo antzeko zeoze eta bi pastel goxo goxoak. Besteak ba denetatik pixkat baina afaria ikaragarria izan zen. Sagardoa tartetik, sagardo dastaketa txiki bat egon zen 3 botila geneuzkan asike dena ondo, bukaeran kalimotxoa noski.

Azkenen afaria bukatu ondoren gure pisuan 30 pertsona bildu ziran, kinito ikaragarri handia eta ni nekatuegi. 11etako bizikletak hartu eta diskotekara. Hemen azkar juteagatik ikaragarrizko erakustaldia in nun, bakarrik iritsi nitzan diskotekara "Fabian Cancellara" antzera. Besteekin batu eta dena ikaragarri ondo ni izan ezik, mozkor galanta asike paretan aurka apoiatu eta begiratzea besterik ezin nun in. Nekatuegi... asike afaria gozatu eta kitto.

Hurrengo egunean festa on bat iteko gogoakin altxa eta egun guztia pasa nun deskantsatzen gauean ondo pasa ahal izateko. Dardo txapelketa Alex-en aurka, irabazi eta biak bakarrik nesken aurretik edaten hasi ginen. Azkenean festa berriro ere gure etxean... Karen-era jun eta dena ezin hobeto. Lehenengo rolloa ere izan genun kuadrilan barrun baina hasi orduko... ez dakit nor ez mintzeagatik ezerezean gelditu zan. Alex ek ez zuen nahi o ez dakit. Seguire informando..., nere partetik lentetara iritsi nitzan eta turkiarran ardura hartu behar izan nun asike ezer ez (lehenengo aldiz ke actuo como buen amigo). Hala ere asteburu ona. Orain hurrengoa noiz iritsiko ote den zain.